XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erdaratik hartu behar den mailegu bakoitzaren adierazpenean, haren balioa duen perifrasi bat emango dugu, eta ahal den guztietan, haren artxisemema.

Horrela, adibidez, eskola, kolegio, akademia, unibertsitate eta abar saihestu nahi dituztenentzat, horien artxisemema den ikastetxe ezarriko dugu.

Berdin itxasontzi, eserleku, lantegi eta abar, dagozkien kasuetan.

Hiztegiaren gauzatze materialaz hitzegin aurretik, azpimarkatu nahi dugu ez dugula inolako grinarik gure iritzi pertsonalak bertan ezartzeko.

Aitzitik, euskal hiztegigintzaz aldez edo moldez arduratzen diren guztiek gure ahaleginean parte har dezaten nahi dugu.

Hildo honetan, gure ihardukiaren berri Euskaltzaindiari zehatz eta periodikoki emateko asmoa dugu.

Horretarako, egokiena delakoan, honako bide hau hautatu dugu.

Lana sei hilabeteko hamar epetan zatitu dugu.

Epeotako lana zazpi prestaeratara bilduko da, lehengo biak hiztegiaren lehen etapa osatzen dutelarik.

Lehen etapa honetan ohizko lexikora mugatuko gara, honen posibilitateen ezaguera taxuzko batek, bigarrenean gertatuko zaizkigun behaztopak, hala nola maileguen arazoa, egokiago gainditzeko aukera emango digulakoan.

Prestaera guztietan, aurkezten den hitz bakoitzari dagokionez, haren formaz gainera, izenen kasuan konposatuetan hartzen duen forma, adibidez lepa, lepo-rentzat, eta aditzen kasuan sustraiaren forma ez konjukatuak, adibidez har, hartu, hartzen, hartuko, adieraziko ditugu.

Ondoren, bidezko dadinean, hitzaren gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko ordainak.

Halaber gramatik kategoria, maila, eta esannahi nagusia, sekundarioak eta figuratuak, definizio ahalik zehatzenen bidez.

Azkenik erabilmoldeari buruzko oharrak eta exenpluak, eta, ahal den neurrian, sinonimoak, antonimoak eta artxisemema.

Lehen prestaera 1977ko apirilaren 15ean jarriko dugu Aurrezki Kutxaren eskuetan, berehala inprimatua izan dadin eta maiatzaren bukaera baino lehen euskaltzainen eskuetara hel dadin.

Euskaltzain bakoitzari bi ale bidaliko zaizkio, bata gorde dezan, eta bestea oharreztaturik itzul dezan.

Ohar-lan hori errazteko, aleen orriak bi zutabetan moldatuko dira, bata beterik eta bestea hutsik, hitz bakoitzari dagozkiokeen oharrak gure proposamenaren ondoan bertan egin ditezen.